Hondarrezko eskulturak egiteko tailerra izango da ostegunean

Julene Frantzesena 2022ko eka. 21a, 11:20

Andoni Bastarrikak eskainiko du saioa Zestoako Euskal Herria plazan, bi txandatan banatuta. 4 urtetik gorako haurrek parte hartu ahal izango dute saioetan, eta aurrez izena eman beharko dute horiek.

Arroabeko Sakulupe guraso elkarteak joan zen asterako antolatutako hondarrezko eskultura tailerrak izandako arrakasta ikusirik, Zestoako Udalak beste saio bat antolatu du ostegunerako. Aste honetakoa Zestoan izango da, eta Andoni Bastarrikak gidatuko du tailerra, bi txandatan banatuta: 17:00etatik 18:30era eta 18:30etik 20:00etara.

Euskal Herria plazan izango da saioa, eta ekainaren 21ean Arroabean egindako tailerrean parte hartzerik izan ez zuten haurrek izango dute lehentasuna. 4 urtetik gorako gaztetxoek izango dute hareazko eskulturak egiteko parada –4 eta 6 urte bitarteko umeek heldu batek lagunduta–, eta interesatuek aurrez eman beharko dute izena, Gaztelekuko 688 684 029 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat bidalita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide