Bi urteko etenaren ostean egin zuten joan zen larunbatean Zestoako Ibilaldi Neurtua, Agiro mendi klubak Zestoako Udalaren laguntzarekin antolatuta. Beroa izan zen protagonista nagusia 20. edizioan, baina tenperatura altuak ez zituen kikildu mendizaleak, eta dozenaka lagun animatu ziren inguruko mendiak zeharkatzera. Bi ibilbide izan zituzten horiek aukeran; bata luzea, 28 kilometrokoa, eta bestea motza, hemezortzi kilometrokoa.
(Argazkiak: Agiro mendi kluba).