Gipuzkoako Sega Sail Txapelketa jokatu dute lau segalarik gaur eguerdian Aizarnan. Gizonezkoen lehia izan da gaur han egindakoa, eta horiek mila metro koadroko sail bana azkar eta txukun ebaki behar izan dute.
Mikel Lizartza izan da lanak bukatzen aurrena; hark 43 minutu eta 49 segundo behar izan ditu. Bigarren, berriz, Julen Gabirondo sailkatu da, lanak 44 minutu eta 36 segundotan bukatuta. Hirugarren egin du Iban Pardo zestoarrak (45 minutu eta 10 segundo), eta laugarren, berriz, Jon Otegik (45 minutu eta 56 segundo).