Bi urteko etenaren ostean, bueltan da Lasaon ospatzen duten Espabilau Eguna ere. Bihar, zapatua, jai giroa izango da nagusi auzoan, eta egun osoko egitaraua antolatu dute auzotarrek. Goizean goiz, 10:00etan hasita, herri kirolak izango dira frontoian. Hainbat lan gauzatu beharko dituzte partaideek: palak, lokotx biltzea, botilak urez betetzea, zaku lasterketa, orga lasterketa, trontza eta sokatira.
Horren ostean, berriz, euskal dantzen ikastaroa eskainiko dute frontoian 12:30ean hasita, eta, ondoren, mokadutxoa egingo dute. 14:00etan, berriz, bazkaria egingo dute elkartean. Arratsaldean ere izango da zertaz gozatua Lasaon; izan ere, 16:30etik 19:30era bitartean haur eta gaztetxoentzako jolasak izango dira parkean, eta Lasaon zurekin bat! deituriko galdera-jokoa ere egingo dute.
Hona hemen egitaraua osorik:
Bihar, zapatua.
- 10.00. Herri kirolak frontoian: palak, lokotx biltzea, botilak urez betetzea, zaku lasterketa, karretilla lasterketa, trontza eta sokatira.
- 12:30. Euskal dantza ikastaroa frontoian. Tartean, mokadutxoa.
- 14:00. Bazkaria frontoian.
- 16:30-19:30. Haur eta gaztetxoentzako jolasak parkean. Galdera jokoa elkartean Lasaon zurekin bat!.