Asteartean egingo dute festak antolatzeko bigarren bilera Zestoan

Mailo Oiarzabal 2022ko ekainaren 16a

Ekainaren 22an egitea aurreikusita zuten, baina egun bat aurreratu dute. Alonderon izango da batzarra, 19:30ean. Festen amaiera eguna finkatzea, egitarauaren zirriborroa prestatzea eta txupinazoa nork bota aztertzea izango dituzte hizpide, besteak beste.

Iraileko Amabirjin jaiak prestatzeko bigarren bilera irekia egingo dute Zestoan asteartean, ekainaren 21ean; bilera hori 22an egitea zuten aurreikusita, baina egun bat aurreratu dute azkenean.

Hilaren 8an egin zuten lehen bileran zenbait gauza finkatu zituztela azaldu du udalak: "Festak irailaren 7an 19:00etan abiatzea hobetsi zen. Zalantzak izan ziren, ordea, noiz bukatu erabakitzerakoan: irailaren 10ean, larunbata, edo 11n, igandea. Halaber, erabakitzeke geratu zen noiz egingo ziren –proposamenik balego– pilota jarduerak eta umeen bazkaria". Gauzak horrela, datorren asteko bileran festen amaiera eguna finkatzea, ekitaldi nagusiak kontuan hartuta egitarauaren zirriborroa prestatzea eta txupinazoa nork bota aztertzea izango dituzte hizpide, besteak beste.

Alonderoko udal aretoan egingo dute festak antolatzeko bigarren bilera asteartean, 19:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide