Gipuzkoako Sega Sail Txapelketa jokatuko dute igandean Aizarnan

Anartz Izagirre 2022ko ekainaren 16a

Julen Gabirondo, Mikel Lizartza, Jon Otegi eta Iban Pardo arituko dira lehian Aranburu landetxearen aurreko zelaietan, 12:00etan hasita. Mila metro karratu "azkar eta txukun" moztu beharko dituzte lehiakideek.

Gipuzkoako Herri Kirolen Federazioak antolatuta, 2022ko Gipuzkoako Sega Sail Txapelketa jokatuko dute datorren ekainaren 19an, igandea, Aizarnan. Gizonezkoen lehia izango da igandean jokatuko dutena, eta mila metro koadroko saila "azkar eta txukun" moztu beharko dute lehiakideek. Honako lau segalariak izango dira txapelketan parte hartuko dutenak: Julen Gabirondo, Mikel Lizartza, Jon Otegi eta Iban Pardo. 12:00etan hasiko da lehia, Aranburu landetxearen aurreko zelaietan.

Iazko irailean jokatu zuten 2021eko Gipuzkoako Sega Txapelketa Aizarnan; gizonetan Julen Gabirondo izan zen garailea, eta emakumeetan Alaitz Imaz nagusitu zen. Honako lotura honetan ikus daitezke txapelketa horretako argazkiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide