Hondarrarekin eskulturak egiteko tailerra egingo dute ostiralean Arroabean. Andoni Bastarrikak eskainiko du saioa, bi txandatan: aurrena, 16:30etik 18:00etara izango da; eta bigarrena, 18:30etik 20:00etara. Sakulupe guraso elkarteak antolatu du tailerra, Zestoako Udalak lagunduta.
4 urtetik gorako haurrek nahiz gaztetxoek parte hartu ahal izango dute –4 eta 6 urte bitarteko umeek heldu batek lagunduta–, eta horiek aurrez izena eman beharko dute Gaztelekuko 688 684 029 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat bidalita.