Itxaropena dantza taldeak ikasturte amaierako ikuskizuna eskainiko du ostiralean, hilak 17, Zestoako kiroldegian. Urtaroak izena jarri diote emanaldiari, eta 60 dantzarik parte hartuko dute bertan; hain zuzen ere, 40 ume eta hogei heldu igoko dira agertokira. Ikuskizuneko musikaz, berriz, Garikoitz Mendizabal, Aitor Furundarena eta Jon Mendizabal arduratuko dira. 22:00etan izango da emanaldia, kiroldegian.
Dantza taldeko kideek azaldu dutenez, Euskal Herriko hainbat jai eta erritu ditu oinarrian Urtaroak ikuskizunak, besteak beste, udazkeneko uzta-jasotze garaia, inauteriak, zein udako jaietako dantzak.