Kepa Iribarrek Arroabean aurkeztuko du '72 ordu' eleberria

Ane Olaizola 2022ko ekainaren 6a

Elkar argitaletxearen bidez kaleratu berri du Arroabeko bizilagunak aurreneko literatur lana, eta auzoko Elkargunean aurkeztuko du liburua, bihar.

72 ordu eleberria kaleratu berri du Kepa Iribar (Getaria, 1975) Zestoako Arroabea auzoko bizilagunak, eta kirol kazetariak hantxe aurkeztuko du lana bihar, 18:00etan. Elkargunean jarri dute liburuaren aurkezpen hitzordua, eta lanaren nondik norakoaz arituko da hizketan Iribar.

Misteriozko liburua da Elkar argitaletxearen bidez getariarrak kaleratu duen liburua. 2022ko Elkanoren Lehorreratzearen unera arteko atzera kontaketaren kronika egiten du hark, polizia eleberriek berezko duten tentsioa  presente duela. Eleberriaren harira UROLA KOSTAKO HITZA egunkariak joan zen astean egindako elkarrizketa irakur daiteke hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide