Beste hainbat ekitaldiren eta festaren moduan, Aizarnan ere Pazko Jaia ezin ospatuta ibili dira azken bi urteetan, baina auzotarrentzat hori ez da aitzakia izan aurten jaia behar bezala ospatzeko. Aizarnako herri elkarteak antolatuta, goizean zehar artisauen postuak izan ziren Aizarnan, baita trikitilarien saioa, dantzariak eta umeentzako ekintzak ere. Eguerdian, berriz, txekorra eta sagardoa dastatu zituzten. Horrez gain, erakusketa egin zuten, eta aurtengo gaia gurpila izan da.
(Argazkiak: Aizarnako herri elkartea)