Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketaren finalak jokatuko dituzte larunbatean Zestoan

Anartz Izagirre 2022ko ekainaren 1a

Eskuz banaka lau eta erdian, kadeteen 3. mailako txapelketak izango dira Zestoan jokatuko direnak, 16:15ean hasita.

Datorren larunbatean, ekainak 3, Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketaren finalak jokatuko dituzte Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan. Eskuz banaka lau eta erdian, kadeteen 3. mailako norgehiagokak izango dira Zestoan jokatuko dituztenak. Soraluzeko taldeko Ekhi Amuategik eta Behar Zana taldeko Aitor Larrartek jokatuko dute Mendebaldeko finala; Gipuzkoako finala, aldiz, Abantzu taldeko Julen Unanuek eta talde bereko Aritz Alonsok jokatuko dute. 16:15ean hasiko dira partidak.

Ekialdeko finala, bestalde, Errenterian jokatuko dute, Agustina Otaola pilotalekuan. EPLE taldeko Egoitz Perez eta Mikel Aiestaran lehiatuko dira elkarren aurka, 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide