Pazko Jaia egingo dute larunbatean Aizarnan

Ihintza Elustondo 2022ko maiatzaren 31

Goizean zehar, artisauen postuak izango dira, trikitilarien saioa, dantzariak, umeentzako ekintzak... Eguerdian, berriz, txekorra eta sagardoa dastatuko dituzte.

Bi urteko etenaren ostean, Pazko Festa egingo dute larunbatean, ekainak 4, Aizarnan. Aizarnako herri elkarteak antolatu du jaia, eta askotariko ekintzez gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Goizean zehar, artisauen postuak izango dira, trikitilarien saioa, dantzariak, umeentzako ekintzak... Eguerdian, berriz, ohi bezala, txekorra eta sagardoa dastatuko dituzte. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, erakusketarako aurtengo gaia gurpila da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide