Zestoako Agiro mendi klubak mendi zeharkaldia antolatu du datorren ekainaren 11rako, larunbata. Sakana eskualdean zehar egingo dute hamasei kilometroko txangoa, eta honako lekuetatik igaroko dira, besteak beste: Iturmendi, Santa Marina, Iruaitzetako begia, Baiza, Bakaiko eta Iturmendi. Ekainaren 8a, asteazkena, baino lehen eman beharko da izena Txoko Txiki tabernan, eta hamar euro ordaindu beharko da izen-ematea. Ibilaldiaren egunean, 08:00etan aterako dira Gurutzetik, kotxeetan.