Jende ugari eta giro ederra, Zestoako VII. Ardo Dastaketan

Ihintza Elustondo 2022ko maiatzaren 28a

Laiak dendak antolatuta, ardo dastaketa egin dute eguerdian Zestoan. Jende ugari bertaratu da.

Laiak dendak antolatuta, VII. Ardo Dastaketa egin dute eguerdian Zestoan. 12:30etik 14:30era hainbat ardo dastatzeko aukera izan dute herritarrek kiroldegiko aterpean. Hamar upategik parte hartu dute aurtengo edizioan: Aimarez, Guzman Aldazabal, Altanza, Monteabellan, Sommos, El Ternero, Proelio, Ramon Bilbao, B. Mazuela eta Garcia de Olano.

Ardoak dastatzeaz gain, pintxoak jateko aukera ere izan da. Izan ere, Lopene eta Uzkudun harategietako nahiz Basatxerriren eta Maisorren produktuak izan dira dastagai. Ustekabe txaranga arduratu da giroa musikaz alaitzeaz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide