Hamar upategiren ardoak dastatzeko aukera izango da zapatuan Zestoan

Julene Frantzesena 2022ko mai. 25a, 12:21

Laiak dendak antolatuta, 12:30etik 14:30era hainbat ardo dastatzeko aukera izango dute herritarrek kiroldegiko aterpean. Mokaduak jateko aukera ere izango da, eta Ustekabe txarangak girotuko du dastaketa.

Laiak dendak antolatuta, VII. Ardo Dastaketa izango da zapatuan, Zestoan. 12:30etik 14:30era hainbat ardo dastatzeko aukera izango dute herritarrek kiroldegiko aterpean. Hamar upategik parte hartuko dute aurtengo edizioan: Aimarez, Guzman Aldazabal, Altanza, Monteabellan, Sommos, El Ternero, Proelio, Ramon Bilbao, B. Mazuela eta Garcia de Olano.

Ardoak dastatzeaz gain, hainbat mokadu jateko aukera ere izango da. Izan ere, Lopene eta Uzkudun harategietako, Basatxerriren eta Maisorren produktuak izango dira dastagai. Ustekabe txaranga arduratuko da giroa musikaz alaitzeaz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide