Txapeldunen Bertso Jaialdia egin zuten atzo arratsaldean, 18:00etan hasita, Zestoako kiroldegian. Bertan kantuan aritu ziren bertsolariak Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Xabier Amuriza izan ziren. 200 lagun inguru bildu zen saioan. Bertso jaialdia ikus-entzuteko aukera egongo da asteazken honetan, 22:00etan, Erlo telebistan.
Amurizaren hitzaldia bihar, asteartea
Atzoko bertso jaialdia Uztapide Plazara bertso astearen barruan antolatu du Zestoako Udalak. Joan den ostegunean bertan behera geratu zen Uztapide, bertsotik prosara Xabier Amurizaren hitzaldia. Solasaldi hori, baina, bihar asteartea, 19:00etan, eskainiko du Amurizak Zestoako Kultur Etxean.