Hodei Muñozek irabazi du kadete mailako txirrindularien Arroako II. Saria

Mailo Oiarzabal 2022ko maiatzaren 23a

180 txirrindularik parte hartu zuten atzo arratsaldean egin zuten lasterketan, eta 103k bukatu zuten proba. Ekain Imaz izan zen onena lehen urteko kadeteen artean.

(Argazkiak: Utzitakoak)

Arroako II. Saria jokatu zuten atzo arratsaldean lehen eta bigarren urteko kadete mailako txirrindulariek. Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Gaztetxoak torneorako puntuak banatu zituen Arroabeko lasterketak; 180 txirrindularik parte hartu zuten, eta 103k bukatu zuten proba.

Esprintean erabaki zen lasterketa, eta Hodei Muñoz (Fundibide-Esselle-Sebal) izan zen azkarrena, Peio Albizuaren (Luyando Gancedo) eta Ekain Imazen (Quesos Albeniz-Burunda) aurretik. Muñozek, Albizuak eta Iker Villarrek (Ega Perfil) osatu zuten bigarren urteko kadeteen podiuma; sailkapen nagusiko hirugarrena, Imaz, izan zen era berean lehen urteko kadeteen sailkapeneko aurrena, Eñaut Urkaregiren (Danena) eta Mikel Sanzen (Mendiz-Mendi Omar Fraile Eskola

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide