Eginkizun anitzetako ofizial plaza bat oposizio lehiaketa askez hornitzeko lehiaketa prozesurako deia egin du Zestoako Udalak. Lehiaketan parte hartzeko eskaerak ekainaren 13rako aurkeztu behar dira. Eskaerak honako tokietan aurkez daitezke: edozein udaletxetako herritarrentzako arreta zerbitzuan, Correosen edozein bulegotan ORVE plataformaren bidez edota Zestoako Udaleko harrera bulegoan.
Lehiaketa oposizioaren deialdia, oinarriak eta eskaera orria Zestoako Udalaren zestoa.eus atarian eskura daitezke.