Zestoako Gazte asanbladak eta Fundizio kultur elkarteak ''. Fundizio Fest musika jaialdia ospatu zuten atzo, hilak 14. Egun osoan zehar musika eta aldarria izan ziren protagonistak Zestoan, goizetik murgildu baitziren festan, txarangaren doinuez lagunduta. Arratsaldean ekin zioten jaialdirako prestatutako egitarauari. 17:00etan hasiko zen jaialdia, eta Gaztetxean izango ziren aurreneko kontzertuak: No place, Igitaia eta Habemus Papam taldeak igo ziren Gaztetxeko oholtza gainera. Jende ugari bertaratu zen Gaztetxera.
20:30ean, kalera eraman zuten musika eta Laranjadi plazan Rukula taldearen zuzenekoa izen zen. Taldearen doinu instrumentalek dantza jarri zuten plaza, eta gogotik gozatu zuten bertaratutakoek. Haien kontzertua amaitutakoan plazan jarraitu zuen festak, eta Trini Fox, Joseba Irazoki eta lagunak eta Ezpalak taldeen kontzertuak izango ziren. Eguna borobiltzeko Gaztetxean jarraitu zuen festak.
Gazte Asanbladak zein Fundizio elkarteak bigarrenez antolatu dute musika jaialdia aurten, aldarri zehatza erdigunean jarriz: Herriko musika indartzeko, gaztetxea zentrora.