Maiatzaren 15ean da San Isidro eguna. Aurten, egun hori igandez egokitu da, eta horren bueltan antolatu dituzte festetako ekitaldiak Azkoitiko Madariaga auzoan, Azpeitiko Aratzerrekan, Getariako Meagan eta Zestoako Arroabean. 2019tik festarik ospatu gabe egon dira auzo horietan, eta ekitaldiz beteta osatu dituzte egitarauak.
Meagan, esaterako, bihar hasiko dituzte festak txupinazo eta guzti, eta igande arratsaldera bitartean askotariko ekitaldiak izango dituzte.
Arroabean eta Aratzerrekan larunbatean eta igandean ospatuko dituzte sanisidroak. Arroabean haurrentzako ekintzak izango dituzte larunbat arratsaldean, eta bertso-kantu-afaria iluntzean. Igandean, berriz, pintxo dastaketa eta paella jana egingo dituzte, besteak beste.
Aratzerrekan Atxur Festa berreskuratuko dute aurtengo sanisidroetan, eta festetako bi egunetarako heldu, gazte zein haurrentzako hitzorduak prestatu dituzte. Igande arratsaldean egingo dute Atxur Festa, 16:00etan hasita.
Madariaga auzoan San Isidro egunean egingo dituzte jaiak. Festetako ekitaldien barruan, bertako eliza zaharberritzeko Azkoitiko Parrokia egiten ari den lanen berri emango dute, Sonia Sanz artelanen zaharberritzaileak azalduta.
San Isidro egunez Madariagara joateko autobusa jarriko du Azkoitiko Udalak
San Isidro eguna ospatuko dute Azkoitiko Madariaga auzoan igandean. Egun horretan, Madariaga auzora igotzeko eta handik herrira jaisteko autobus zerbitzua eskainiko du Azkoitiko Udalak. 10:00etan, Madariaga auzora igotzeko autobusak egongo dira Julio Urkixo etorbideko autobus geralekuan –Eroski txikiaren alboan, eta Madariagatik herrira 14:00etan jaitsiko da autobusa.
11:00etan, Sonia Sanz eraberritzaileak elizaren eraberritze lanak azalduko ditu, eta gero, 11:30ean, meza egingo dute. Juan Maria Uriarte gotzain emerituak zuzenduko du elizkizuna Felix Azurmendi Azkoitiko parrokoak lagunduta. Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiako abesbatzak ere parte hartuko du mezan. Mezaren ondoren luntxa egingo dute, I. Astiazaran eta Unai Narbaiza trikitilariek eta Aitor Sarriegi eta Aner Peritz bertsolariek girotuta.
MEAGA (Getaria)
Bihar, ostirala.
- 21:00. Txupinazoa eta ikurriña igoerarekin jaien hasiera.
- 22:00. Mus Txapelketa azkarra, Artelatz elkartean. Izen-ematea 21:30ean izango da. Bikoteko 30 euro ordaindu beharko da.
Maiatzak 14, larunbata.
- 21:00. Bertan erretako txahalarekin afaria, elkartean. Afarirako izena emateko epea maiatzaren 13ra artekoa da, eta 609 05 91 02 edota 652 77 78 51 telefono zenbakietako batera deituta eman behar da izena.
- Ondoren, barra irekia eta musika, elkartean.
Maiatzak 15, igandea. San Isidro Eguna.
- 11:30. Meza eta prozesioa.
- Ondoren, txakolin dastaketa txerriki erreaz lagunduta, elkarte inguruan.
- Ordu berean, Gure Txeru dantza taldearen erakustaldia.
- Eguerdian, herriko gazteen arteko pilota partida, frontoian. G. Arista eta Etxaniz M.Aristiren eta Zenekortaren kontra.
- 14:00. Auzoko adinekoen bazkaria, Azkue hotelean. Bihar artekoa da izena emateko epea, horretarako 634 92 24 34 telefono zenbakira deitu behar da.
- 18:30. Alabier eta Lajarekin erromeria, elkartean.
MADARIAGA (AZKOITIA)
Maiatzak 15, igandea. San Isidro eguna.
- 11:00. Sonia Sanz eraberritzaileak Madariagako elizaren eraberritze lanen inguruko azalpenak emango ditu.
- 11:30. Meza. Juan Maria Uriarte gotzain emerituak zuzenduko du elizkizuna, Felix Azurmendi Azkoitiko parrokoak lagunduta. Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiako abesbatzak ere parte hartuko du mezan.
- 12:30. Luntxa egingo dute.
I. Astiazaran eta Unai Narbaiza trikitilariak arituko dira
auzoa girotzen, baita Aitor Sarriegi eta Aner Peritz bertsolariak ere.
ARATZERREKA (Azpeitia)
Maiatzaren 14a, zapatua. San Isidro bezpera.
- 19:30. Atxurraren igoera eta txupinazoa.
- 19:45. Pintxo poteoa.
- 20:00. Afaria: mami jana. Joaten diren guztientzat menu itxia izango da. Afaria eta afalondoa girotuko dituzte Itzederrek eta Txibilterrek.
Maiatzaren 15a, igandea. San Isidro eguna.
- 10:30. Suziriak.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Alebin eta infantil mailetako pilota partidak. Alebinetan, Arriaran eta Beristain Clavijoren eta Arangurenen kontra ariko dira; eta infantiletan, Iturralde eta Aranguren Urrestillaren eta Ulaziaren kontra.
- 14:30. Bazkaria, eta bazkaria zein bazkalostea animatzeko, Garixe eta Julen soinujoleen saioa.
- 16:00. Atxur Festa:
- Atxurrean altxorraren bila.
- Herri kirolak: sokatira, artaburu zuritzea, lokotx biltzea eta abar.
- Mokadutxoa, elkartzen diren guztientzat.
- 17:30. Lopeneren zezen txikiekin eta poniekin jolasak, frontoian.
- 20:00. Atxurraren jaitsiera.
ARROABEA (Zestoa)
Maiatzak 14, larunbata.
- 16:00. Haurrentzako zinema, eskola zaharrean.
- Segidan, txokolatada eta Arroako buruhandiak, Joxe Miel plazan.
- 21:00. Bertso-kantu-afaria, Ederki elkartean. Txartelak
Txaran eta Txominen daude
saltzen. Helduenak 20 euro
balio du eta umeenak 8 euro.
Maiatzak 15, igandea.
- 12:00. Hurbileko produktuen pintxo dastaketa eta haurrentzako barazki landaketa.
- 14:00. Paella jana, Txomin tabernan. Aurrez izena eman behar da. Bazkariaren prezioa 15 euro da.
- 17:00. Mus txapelketa
azkarra.