Bi urteren ostean, giro ederrean ospatu dituzte santakutzak Ibañarrietan

Anartz Izagirre 2022ko maiatzaren 8a

Atzo pintxo poteoa eta afaria egin zituzten auzoan, eta gaur, beste hainbat ekitaldi izan dira herritarren gozamenerako. Herri kirol erakustaldiarekin amaitu dituzte jaiak Ibañarrietan.

Bi urteko etenaren ostean, ederki gozatuta ospatu dituzte Ibañarrietan Santa Kutz jaiak. Atzo hasi zen festa pintxo poteoarekin eta Ekain sagardotegian egin zuten auzo afariarekin, eta eguerdiko mezarekin hasi dira gaur ekitaldiak. 12:30ean, santakutzetan ohikoak diren zapo jokoak egin dituzte, eta 17:00etan, Iago Magoren magia ikuskizunaz gozatu dute herritarrek. Jon Unanue Goenatxo III.a harri-jasotzailearen eta Julen Alberdi Txikia IV.a zein Eneko Otaño aizkolarien herri kirol erakustaldiarekin borobildu dute ibañarrietarrek gaurko eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide