'Txomin. Aurrera bolie!' liburuaren aurkezpena izango da asteartean Portalen

Julene Frantzesena 2022ko maiatzaren 7a

Jokin Urain idazleak egingo du aurkezpena, 18:30ean hasita, Portalen. Txomin Iturbe militante independentistaren biografia da Urainek aurkeztuko duena.

Jokin Urain idazleak Txomin. Aurrera bolie! liburua aurkeztuko du asteartean, hilak 10, 18:30ean hasita, Zestoako Portalen. Zestoako Sarek eta Portale kultur elkarteak antolatu dute aurkezpena. Hain zuzen ere, Txomin Iturbe militante independentistaren biografia da Urainek aurkeztuko duena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide