Pertsonen arteko komunikazioaz kafe tertulia egingo dute Arroabean

Julene Frantzesena 2022ko maiatzaren 7a

Datorren ostiralean izango da saioa. Luis Martijak gidatuko du lehen kafe tertulia, 18:30ean hasita, Arroabeko Elkargunean.

Pertsonen arteko komunikazioaz kafe tertulia egingo dute datorren ostiralean Arroabean. Luis Martijak gidatuko du lehen kafe tertulia saioa, 18:30ean hasita, Arroabeko Elkargunean. Edozein herritarrek parte hartu ahal izango du Ezkaizto auzo elkarteak antolatutako saioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide