Agroekologiari eta elikadura burujabetzari buruzko hitzaldia antolatu dute Arroabean

Nerea Uranga 2022ko maiatzaren 6a

Maiatzaren 12an, ostegunean, izango da solasaldia Arroabeako Elkargunean, Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta.

Eta bihar, elikagairik gabe geratuko bagina? Agroekologiaren bidetik elikadura burujabetzara gai hartuta solasaldia antolatu du Arroabeko Ezkaizto auzo elkarteak maiatzaren 12rako, ostegunerako. 18:30ean izango da hitzaldia, Arroabeko Elkargunean. Saio horretan hizlari ariko dira: Mirene Begiristain (EHUkoa eta Biolurrekoa), Miriam Arrizabalaga (Itziarko Donieneberri baserrikoa eta Biolurrekoa) eta Julen Zulaika (Zarauzko Ametsolakoa).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide