Zestoako Gazte asanbladak eta Fundizio kultur elkarteak osatu dute Fundizio Fest musika jaialdiaren kartela, eta hilaren 14an, guztira bederatzi emanaldi izango dira herriko hainbat txokotan.
17:00etan hasiko da jaialdia, eta Gaztetxean izango dira aurreneko kontzertuak: No place, Igitaia eta Habemus Papam taldeak igoko dira oholtza gainera; 20:30ean, berriz, Laranjadi plazan Rukula taldearen zuzenekoa hasiko da; haien kontzertua amaitutakoan plazan jarraituko du festak, eta Trini Fox, Joseba Irazoki eta lagunak eta Ezpalak taldeen kontzertuak izango dira, 22:00etan. Ondoren, Gaztetxean jarraituko dute musika saioek, HGS DJarekin eta Alejorekin.
Gazte Asanbladak zein Fundizio elkarteak bigarrenez antolatu dute musika jaialdia, Herriko musika indartzeko, gaztetxea zentrora leloarekin.