Bi urteko geldialdia egin arren, zestoarrek danborrak jotzen abilak direla erakutsi zuten atzo, asteartea, herriko kaleetan zehar. Santa Kutz eguna izaki, haurren danborrada izan zen 18:00etan hasita, eta danborrak zein atabalak gogoz astindu zituzten Zestoako haurrek eta gaztetxoek. Gurutzean egin zuten lehen geldialdia, eta herriko zenbait kale igaro ostean, plazan amaitu zen danborrada, udaletxeko balkoitik bota zituzten serpentina koloretsu eta guzti.
Haurren danborradarekin atzo kalera atera zuten On egin! izenburuko karroza Elba Azpillagak sortu du, eta elikadura osasuntsuaren gaia landu du hark. Honako lotura honetan irakur daiteke Nerea Uranga kazetariak Azpillagari egindako elkarrizketa.
Herenegun helduen danborradaren txanda izan zen, eta atzoko danborradarekin amaitu dira dagoeneko 2022ko Santa Kutz jaiak Zestoan. Ibañarrieta auzoan, ordea, bi eguneko egitaraua antolatu dute astebururako.