Ibañarrietan ere prest dira COVID-19aren pandemiagatik bi urtez ospatu ez dituzten auzoko jaiak berreskuratzeko. Hain zuzen ere, asteburu honetan, maiatzaren 7an eta 8an, ospatuko dituzte santakutzak.
Zestoan gaur eta bihar izango dira jaiak, eta Ibañarrietan larunbatean eta igandean. Auzo afaria izango da lehen eguneko hitzordu nagusia; igandean, berriz, ez du hutsik egingo Ibañarrietan ohikoa duten zapo jokoak, eta magia eta herri kirolak ere izango dituzte.
Hau da Ibañarrietako 2022ko Santa Kutz jaien egitaraua:
Maiatzaren 7a, larunbata
20:00. Pintxo poteoa.
21:00. Auzo afaria Ekain sagardotegian.
Maiatzaren 8a, igandea
12:00. Meza-ordezkoa Santo Kristo ermitan.
12:30. Zapo jokoa.
17:00. Iago Magoren emanaldia.
18:00. Herri kirol erakustaldia, Goenatxo III.a harri-jasotzailearekin, eta Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño aizkolariekin.