Arauak eta mugak familian: nola ezarri era asertibo batean izeneko solasaldia eskainiko du Donna Apellaniz terapeutak maiatzaren 4an, asteazkenez, Arroabeko Eskola Zaharrean. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Treba Gurasoak ekimenaren barruko saioa izango da, eta bertan "familian harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko zer behar den" azalduko dute, "hori garatzeko beharrezkoak diren arauak eta mugak nola jarri landuta". Saioa 17:00etan hasiko da, eta ez da ordaindu beharrik izango.
Treba Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren prestakuntza-ekimena da, eta horren helburua da "gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea".