Ekainaren 18an egingo dute Zestoako XX. Ibilaldi Neurtua

Ihintza Elustondo 2022ko apirilaren 28a

Bi ibilbide izango dituzte aukeran animatzen direnek: luzea, 28 kilometrokoa, eta motza, hemezortzi kilometrokoa. Ekainaren 15era bitartean eman behar da izena, 'herrikrosa.eus' helbidean.

Bi urteko etenaren ostean, bueltan da Zestoako Ibilaldi Neurtua. Agiro mendi klubak antolatu du ekintza, Zestoako Udalaren laguntzarekin, eta hogeigarren ekinaldia izango da aurtengoa. Ekainaren 18an, larunbata, izango da ibilaldia, eta bi ibilbide izango dituzte aukeran animatzen direnek: luzea, 28 kilometrokoa, eta motza, hemezortzi kilometrokoa.

Ibilbide luzea egin behar dutenak 07:00etan abiatuko dira, eta motza egin behar dutenak 08:00etan. Interesatuek dagoeneko eman dezakete izena, herrikrosa.eus helbidean. Ekainaren 15a izango da izena emateko azken eguna. Partaide bakoitzak kamiseta bat jasoko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide