Kultura zientifikoa sustatzea helburu duten CAF-Elhuyar sariak banatu zituzten atzo Donostiako Tabakaleran, eta sari banaketa ekitaldian izan zen eskualdeko pertsona bat; Iñaki Azkuna zestoarra, hain zuzen ere. Elhuyarren sortzaileek jaso dute aurtengo merezimendu saria, eta hastapenetako kide horietako bat da zestoarra. Hori horrela, beste hainbat kiderekin batera, merezimendu saria jaso zuen hark. Elhuyar Fundazioaren patronatuak ematen du merezimendu saria, euskararen normalizazioan eta zientziaren nahiz teknologiaren dibulgazioan nabarmendu diren pertsonak omentzeko asmoz.
Aurten, 50 urte bete ditu Elhuyarrek, eta haren sortzaileei aitortza egitea erabaki du patronatuak. Azkunek beste sortzaileekin batera jaso zuen merezimendu saria. Honako hauek dira gainontzeko kideak: Felix Azpiroz, Juanjo Gabiña, Jesus Mari Goñi, Andoni Sagarna eta Mikel Zalbide. Luis Mari Bandresen alargun Maite Moneoeta Kepa Zalbideren alaba Uxue Zalbide ere bertan izan ziren.