Hasi dira Zestoan santakutzetako helduen danborradarako prestatzen

Andoni Elduaien 2022ko apirilaren 25a

Gaur, astelehena, egin dute santakutzetako helduen danborradarako lehen entsegua. Gurutzeaga pilotalekuaren atarian elkartu dira dozenaka lagun maiatzaren 2ko gauean eskainiko dituzten doinuak entseatzeko.

Gero eta gertuago daude Santakutz jaiak, eta zestoarrak hasiak dira herriko festetarako prestatzen. Maiatzaren 2an egingo dute helduen danborrada 22:30ean hasita, eta gaur, astelehena, lehen entsegua egin dute Gurutzeaga pilotalekuaren atarian, 20:00ak jo ondoren hasita.

Gaur bezala, bihar eta etzi ere ordu berean elkartuko dira frontoiaren atarian. Asteazkenean, gainera, Zestoako Udal Musika Bandako kideak ere entseguanizango dira, eta elkarrekin joko dituzte astelehen gauean herriko kaleetan eskainiko dituzten piezak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide