Jolas parke berria dute Iraetan. Duela egun batzuetatik erabilgarri da birziklatutako plastikoz egindako jolas parkea Sabea kalean. Zestoako Udalak gauzatu du proiektua, eta orotara, 25.122 euroko aurrekontua izan dute lanek. Parkea eta errepidea banatzeko jarri duten baranda babesgarria ere birziklatutako plastikoz egina da.