Gozatu ederra hartu dute gaztetxoek Zestoako Umeen Egunean

Ihintza Elustondo 2022ko apirilaren 16a

Zestoako Gaztetxearen 33. urteurreneko ekintzen barruan, Umeen Eguna ospatu dute. Eskulan tailerra eta jolasak egin dituzte lehenik, eta ondoren, Iagomagoren ikuskizuna izan da.

Zestoako Gaztetxea 33. urtemugeko ekintzetan murgilduta dago, eta Aste Santuan ere ez dute atsedenik hartu. Hain zuzen ere, Umeen Eguna ospatu zuten atzo, eta giro ezin hobea sortu zen udaletxearen azpiko arkupeetan. Lehenik, eskulan tailerra eta jolasak egin zituzten, eta ondoren, Iagomagoren ikuskizuna izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide