Zestoa Futbol Taldea zuzendaritza batzorderako kide berrien bila ari da

Urola Kostako Hitza 2022ko api. 11a, 13:01

Interesatuek egungo batzordeko kideekin harremanetan jarri edo honako telefono zenbakira deitu behar dute: 628 19 86 80.

Zestoa Futbol Taldeak jakinarazi duenez, zuzendaritza batzorderako kide berriak behar dituzte. Izan ere, dagoeneko hasi dira datorren denboraldia prestatzen, eta klubaren kudeaketa ahalik eta egokiena izan dadin, kide berrien falta sumatzen dute. Laguntzeko prest dagoen edonor ongietorria izango dela adierazi dute. Interesatuek egungo batzordeko kideekin harremanetan jarri edo honako telefono zenbakira deitu behar dute: 628 19 86 80.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide