Bertsio Gauarekin hasi da Zestoako Gaztetxea 33. urtemuga ospatzen

Mailo Oiarzabal 2022ko apirilaren 9a

Bihar, argazki erakusketa eta luntxa izango dituzte, 18:00etatik aurrera. Egitaraua, ordea, apiril bukaera arte luzatuko dute, hainbat ekintzarekin.

Zestoako Gaztetxea hasi da bere 33. urtemuga ospatzen. Atzo gauean izan zuten aurtengoa ospatzeko prestatu duten egitarau mardularen lehen hitzordua: Bertsio Gaua. Urtero legez, giro ederrean egin zuten, oholtzara igo zirenen zein ikustera eta entzutera joan zirenen gozamenerako. (Argazkiak: Zestoako Gaztetxea)

Hitzordu ugari

Esan bezala, Bertsio Gauarekin hasi du Zestoako Gazte Asanbladak gaztetxearen urteurrenaren egitaraua, baina apirileko azken egunak arte iraungo du aurtengoak.

Bigarren ekintza bihar bertan egingo dute: Gaztetxeko urteak oroituz argazki erakusketa ikusgai izango da igande arratsaldean, 18:00etatik aurrera; ondoren, luntxa ere izango da.

Hau da aurretik gelditzen den egitarau osoa:

Bihar, igandea

– 18:00. Argazki erakusketa: Gaztetxeko urteak oroituz. Gero, luntx-tertulia.

Apirilak 12, asteartea

– 17:00. Auzolana: santakutzetako prestaketa.

Apirilak 15, ostirala. Umeen Eguna

– 16:00. Eskulan tailerra, arkupeetan.

– 17:30. Iago Magoren magia ikuskizuna. Ondoren, txokolatada. Arkupeetan.

Apirilak 16, zapatua. Errakiren erresistentzia kutxa nazionala babesteko jaialdia.

– 10:00. Pala txapelketa, frontoian

– 13:00. Elkartasun argazkia, plazan.

– 14:30. Bertso bazkaria, Aitor Bizkarra eta Jon Gurrutxaga bertsolariekin. Bazkarirako txartelak salgai egongo dira Zestoako Portalen eta Azpeitiko Haginpen.

– 22:00. DJ gaua gaztetxean: DJ Costmix, DJ Triki eta DJ Murxi.

Apirilak 18, astelehena

– 10:30. Auzolana: santakutzetako prestaketa.

Apirilak 23, zapatua. Urtemugako festa

– 12:00. Manifestazioa, Indarrak biderkatzeko, gaztetxea zentrora leloarekin. Gero, trikipoteoa.

– 15:00. Bazkaria.

– 17:00. Raimundo El Canasteroren kontzertua, arkupeetan.

– 19:30. Txaranga, plazatik gaztetxera.

– 20:00. Kontzertuak, gaztetxean: Displasy, Bake Faltsua eta Rodeo. Ondoren, DJ HGS.

Apirilak 25, astelehena

– 16:00. Auzolana.

– 19:00. Santakutzetarako entsegua.

Apirilak 28, osteguna

– 18:30. Santakutzetarako entsegua. Gero, pintxo poteoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide