Haurrentzako mendi irteera antolatu du iganderako Agiro mendi klubak

Anartz Izagirre 2022ko apirilaren 8a

Azpeititik abiatuta Zestoara joango dira, Arauntzatik eta Lasaotik pasatuta. 08:55ean autobusa hartuko dute Zestoako geltokian, Azpeitira joateko.

Umeentzako mendi irteera antolatu du iganderako Agiro mendi klubak. Parte-hartzaileak Azpeititik abiatuko dira, eta Arauntzatik zein Lasaotik igarota, Zestoara joango dira. 08:55ean autobusa hartuko dute Zestoako geltokian Azpeitira joateko; beraz, interesa dutenek hara azaldu beharko dute. Ibilaldian hiru ordu eta erdiko iraupena izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide