01:30ean iritsi da 22. Korrika Zestoara, Debatik. Ordu txikiak izan arren, herritarrek ez dute hutsik egin, eta irribarretsu eta harro pasatu dituzte lekukoak eskutik eskura. Arroa, Iraeta, herrigunea... zeharkatu ditu euskararen aldeko aldarriak, berriz Zumaiara ekiteko. Kostako herrikoek hartu diete lekukoa zestoarrei.
Hauek dira Korrika Zestoatik pasatu deneko argazki batzuk (egunean zehar osatuko da argazki bilduma).
Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea eta AEK.