Korrika Txikiak festaz eta aldarriz bete ditu Zestoako kaleak

Mailo Oiarzabal 2022ko apirilaren 7a

Euskaraz hitzetatik ekintzetara igarotzeko aldarria festa giroan zabaldu dute Zestoako ikasleek. Arteaga auzotik abiatu da Korrika Txikia 16:00etan, eta herriko hainbat kale eta auzo zeharkatu ditu, pankartaren atzean jendea pilatuz eta lekuko koloretsua eskuz esku aldatuz, herriko plazara iritsi arte. Han, 'Hitzekin' kantuarekin koreografia egin dute ikasleek eta irakasleek, eta ondoren txokolate-janaz gozatu dute jolas parkean. 01:30ean iritsiko da Korrika Zestoara, eta falta diren orduak girotzeko txaranga, euskararen aldeko brindisa eta karaokea izango dituzte herrigunean. Arroabean, berriz, afaria eta jolasak antolatu dituzte gaur gauerako.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide