Gurasoentzako bi hitzaldi izango dira apirilean

Julene Frantzesena 2022ko apirilaren 2a

Solasaldietako bat, haurren garapen sexualari buruzkoa, apirilaren 5ean izango da Alondero aretoan. Bigarrena, berriz, Aizarnan egingo dute hilaren 28an, 'Ta oain ze in ber deu? Gure semeak pintsezaz jantzi nahi dula' izenburupean.

Gurasoei zuzendutako hitzaldi bana izango dira apirilean Zestoan eta Aizarnan. Udalak eta Arremanitzek antolatutako saioak hilaren 5ean eta 28an egingo dituzte. Lehena, hilaren 5ekoa, Alondero aretoan izango da (17:30), Haurren garapen sexuala eta gorputz esplorazioa izenburupean, Nerea Sancho sexologoaren eskutik.

Bigarrena, berriz, Aizarnako Kultur Etxean egingo dute hilaren 28an. Ta oain ze in ber deu? Gure semeak pintsezaz jantzi nahi dula izenburupean, Haizea Egigurenek eskainiko du solasaldia, 17:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide