Kultur Etxera lekualdatu dute Zestoako Musika Bandak gaur eskainiko duen kontzertua

Maialen Etxaniz 2022ko apirilaren 1a

Eguraldi iragarpena tarteko emanaldia lekuz aldatzea erabaki dute bandako kideek. 20:00etan hasiko da kontzertua, eta Pablo Sorozabalen lau zarzuela eskainiko dituzte.

Zestoako Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du gaur, apirilak 1, 20:00etan hasita, eta hasiera batean udaletxeko arkupean egitekoak baziren ere, azkenean Kultur Etxean eskainiko dute kontzertua, eguraldia tarteko. Pablo Sorozabalen lau zarzuela eskainiko dituzte: La tabernera del puerto, Katiuska 1 parte, Katiuska 2 parte eta La del manojo de rosas.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide