39 lore antzerki liburua aurkeztu zuen atzo, osteguna, arratsaldean Amancay Gaztañagak Zestoan, Portalen. Sortzaile zestoarrak Eromen taldekoak lagun izan zituen lanaren berri emateko orduan. Izan ere, Goizane Barroso Eromeko produkzio arduradunaren galderei erantzun zien, eta talde horretako hainbat kidek 39 lore antzezlana irakurri zuten Portalen bildutako jendearen aurrean.
Martxoaren 8aren bueltan, Portale kultur elkarteak, 3Z-k, Zestoako Udalak eta Bargaztak talde feministak Feminismotik (H)astea! 3.0 egitaraua osatu zuten. Egitasmo horren barruan egin zuten atzoko antzerki liburuaren aurkezpena. Programatuta duten hurrengo ekitaldia martxoaren 30ean, asteazkenean, izango da. Orduan, Emakumeak Oholtzara-Gure bazterrak eta artista gonbidatua saioa izango da, 18:30ean hasita, Portalen.
'39 lore' liburu aurkezpenean atzo Portalen bildutako jendea. (Argazkia: Danbolin)(Argazkiak: Danbolin.eus)