Ezohiko aurreko bi urteak eta gero, Zestoako Gaztetxeak "indartsu" ospatuko du aurten bere urteurrena. Hain zuzen ere, 33 urte beteko ditu datorren apirilean gaztetxeak, eta Gazte Asanbladak datorren hil horretarako egitarau oparoa antolatu du.
Apirilaren 8tik 24ra hainbat hitzordu izango dira herrian Zestoako Gaztetxearen urtemugaren harira. Apirilaren 15eko Umeen Eguna, 16ko Errakiren erresistentzia kutxaren aldeko jaialdia eta 23ko urtemugako festa dira horien artean esanguratsuenak, baina izango da bestelakorik ere. Hau da Gazte Asanbladak prestatu duen egitarau osoa:
Apirilak 8, ostirala
- 22:00. Bertsio Gaua.
Apirilak 10, igandea
- 18:00. Argazki erakusketa: Gaztetxeko urteak oroituz. Gero, luntx-tertulia.
Apirilak 12, asteartea
- 17:00. Auzolana: santakutzetako prestaketa.
Apirilak 15, ostirala. Umeen Eguna
- 16:00. Eskulan tailerra, arkupeetan.
- 17:30. Iago Magoren magia ikuskizuna. Ondoren, txokolatada. Arkupeetan.
Apirilak 16, zapatua. Errakiren erresistentzia kutxa nazionala babesteko jaialdia.
- 10:00. Pala txapelketa, frontoian
- 13:00. Elkartasun argazkia, plazan.
- 14:30. Bertso bazkaria, Aitor Bizkarra eta Jon Gurrutxaga bertsolariekin. Bazkarirako txartelak salgai egongo dira Zestoako Portalen eta Azpeitiko Haginpen.
- 22:00. DJ gaua gaztetxean: DJ Costmix, DJ Triki eta DJ Murxi.
Apirilak 18, astelehena
- 10:30. Auzolana: santakutzetako prestaketa.
Apirilak 23, zapatua. Urtemugako festa
- 12:00. Manifestazioa, Indarrak biderkatzeko, gaztetxea zentrora leloarekin. Gero, trikipoteoa.
- 15:00. Bazkaria.
- 17:00. Raimundo El Canasteroren kontzertua, arkupeetan.
- 19:30. Txaranga, plazatik gaztetxera.
- 20:00. Kontzertuak, gaztetxean: Displasy, Bake Faltsua eta Rodeo. Ondoren, DJ HGS.
Apirilak 25, astelehena
- 16:00. Auzolana.
- 19:00. Santakutzetarako entsegua.
Apirilak 28, osteguna
- 18:30. Santakutzetarako entsegua. Gero, pintxo poteoa.