Datorren ostegunean, martxoak 24, 39 lore liburua aurkeztuko du Amancay Gaztañagak Zestoako Portale kulturgunean. 19:00etan izango da aurkezpena, eta idazleaz gain bertan izango da Goizane Barroso Eromen antzerki taldeko kidea ere. Joan zen abenduan aurkeztu zuen zestoarrak 39 lore liburua Ganbila bildumarako, eta hainbat zati ditu lanak; hain zuzen ere, saiakera, antzezlan eta bestiario baten uztarketa da Gaztañagaren liburua.