Zestoako Herri Krosaren 42. edizioa egin dute gaur, Zestoako Atletismo Taldeak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatuta. Ez da sorpresarik izan gaurkoan: izan ere, azken edizioko korrikalari bera izan da jaun eta jabe helduen lasterketa nagusian. Hain zuzen ere, duela bi urteko lasterketan bezala, Aitor Mimenza Azpeitiko bizilaguna gailendu da, eta gainera, errekor berria jarri du: 28 minutu eta sei segundo behar izan ditu 8,5 kilometroko proba amaitzeko. Emakumeetan ere, beste azpeitiar bat izan da nagusi: Nerea Etxeberriak jantzi du txapela, 37 minutu eta 55 segundoko denbora eginda.
Mimenzak bi minutu pasako aldea atera dio bigarren sailkatuari; Mikel Garate azkoitiarrak eskuratu du bigarren postua, 30:53 denborarekin. Haren atzetik beste azpeitiar bat sailkatu da; Jon Odriozola (31:27). Emakumeetan, Ainhoa Canseco sailkatu da bigarren, 39:14 denborarekin, eta Aintzane Olaizola hirugarren (39:31).
Ohi bezala, helduek bi ibilbide izan dituzte aukeran, eta proba luzeaz gain, laburra egin dute beste hainbatek, 2,6 kilometrokoa. Horien artean, Julen Azpiazu izan da nagusi, 08:45 denborarekin. Garikoitz Tabasco sailkatu da bigarren (09:26), eta Oihan Aramendi hirugarren (10:21). Emakumeetan, berriz, Uxue Sainz de Baranda izan da irabazlea (10:37), Eneritz Aramendi sailkatu da bigarren (10:40) eta Uxue Ortega hirugarren (11:13).
Haurrak ere lasterka
Helduen lasterketen aurretik, umeak aritu dira korrika. Hona hemen proba horietan podiumera igo diren gaztetxoen izenak:
-Benjamin neskak:
1. Olaia Luzarraga (Azkoitia)
2. Naroa Gastiain (Zestoa)
3. Ihintza Astigarraga (Azkoitia)
-Benjamin mutilak:
1. Eki Larrañaga (Azkoitia)
2. Mikel Azkune (Azkoitia)
3. Aiert Orbegozo (Legazpi)
-Kimu neskak:
1. Amaia Azkoitia (Azkoitia)
2. Ane Bosch (Azkoitia)
3. Larraitz Azkoitia (Azkoitia)
-Kimu mutilak:
1. Aaron Alberdi (Zumaia)
2. Julen Zialtzeta (Azkoitia)
3. Unax Aranguren (Zestoa)
-Infantil neskak:
1. Haizea Aldazabal (Aizarnazabal)
2. Jone Iraeta (Azkoitia)
3. Kiara Elola (Azkoitia)
-Infantil mutilak:
1. Julen Badiola (Bergara)
2. Jurdan Regillaga (Zestoa)
3. Oier Irure (Zestoa)
Hona hemen gaurko egunak utzi dituen irudiak.
Herrikrosa.eus helbidean ikus daiteke sailkapena osorik.