Zestoako Udalak bi hitzarmen sinatu ditu. Batetik, Pauso Berriak egitasmoarekin egindako akordioaren bidez, Jurdan Arakistain Zestoako Udalean hasi da lanean; zehazki, urtebeteko praktikaldia gauzatuko du erakundean. Pauso Berriak egitasmoaren helburua da adimen desgaitasuna duten pertsonak beren garapen pertsonala eta soziala ahalbideratuko duten lanpostuetan txertatzea. Atzegik eta Gureakek kudeatzen dute proiektua.
Bestetik, Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketarekin ere akordioa egin du udalak. Hitzarmen horri esker, Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonen Arreta erdi mailako zikloa ikasten ari diren bi pertsonak Zestoako Udaleko etxez etxeko zerbitzuan egingo dute praktikaldia, datorren ekainera bitartean.