Urola Kostako Hitzak egin du harpideen artean Errigorako bi saskiren zozketa, eta Iker Zulaika zumaiarra eta Begoña Izagirre azkoitiarra dira horien irabazleak. Urola Kostako Hitza jarriko da zozketaren irabazleekin harremanetan, saskia nola eskuratu adierazteko.
Errigoraren udaberriko kanpainak oraindik ere martxan jarraitzen du, eta oliba olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epeak martxoaren 30era arte iraungo du. Eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848-87 12 23 telefono zenbakian).