Zabaldu dute elkarteek dirulaguntzak eskatzeko epea Zestoan

Anartz Izagirre 2022ko martxoaren 17a

Apirilaren 1a bitartean izango da eskaerak egiteko aukera, eta telematikoki bakarrik aurkeztu ahalko dira horiek. Epez kanpoko eskaerak ez dituzte aintzat hartuko.

Zestoako elkarteek jada egin ditzakete dirulaguntza eskaerak udalean. Dagoeneko argitaratu da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO), eta apirilaren 1a bitartean egin ahal izango dituzte eskaerak elkarteek. Udalak jakinarazi duenez, telematikoki soilik egin ahalko dira izapideak, eta horretarako eskatzaileek beharrezkoa izango dute BakQ edo bestelako txartel elektronikoren bat izatea. Horrez gain, adierazi dute epez kanpoko eskaerak ez dituztela aintzat hartuko, eta prozesuaren inguruko zalantzaren bat duenak udal teknikariekin harremanetan jarri beharko duela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide