Gerraren aurkako aldarria plazara eraman dute hainbat zestoarrek

Ihintza Elustondo 2022ko martxoaren 11

SOS Ukraina Zestoa taldeak deituta, elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek plazan, 'Gerrarik ez!' lelopean. Talde hori Ukrainara bidaltzeko material bilketa egiten ari da.

Ukrainako herritarrei babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean, Zestoan. SOS Ukraina Zestoa taldeak egin du deialdia, eta hainbat herritar elkartu dira, Gerrarik ez! lelopean. Zenbaitek Ukrainako banderak erakutsi dituzte, eta kandelaren bat ere ikusi ahal izan da bilkuran.

SOS Ukraina Zestoa taldea Ukrainara bidaltzeko materiala biltzen ari da egunotan. Zehazki, prestatutako jakiak eta kontserbak, garbitasunerako oinarrizko produktuak eta botikak jasotzen ari dira herriko dendetan.

(I. E.)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide