Martxaoren 8aren harira, amatasunari lotutako saio bat izango da gaur, osteguna, Aizarnan. Hain zuzen ere, Estitxu Fernandez izango da hizlaria, eta Amatasunak (des)eraikitzen izenburupean ariko da. Aizarnako herri elkartean izango da saioa, 17:30ean hasita.