Eskualdeko gainerako herrietan nola, Zestoan hala. Aldarrikapen feministen hartu dituzte herriko kaleak gaur arratsaldean. Izan ere, bi mobilizazio egin dituzte herritarrek Martxoaren 8aren harira.
18:30ean, hainbat lagun elkartu dira Zestoako plazan, Urola Erdiko Itaiak deitutako deialdiarekin bat eginez. Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki lelopean elkarretaratzea egin dute. Itaiak emakumeen lan baldintzak okertzea, zaintza lanen lan karga handitzea, hipersexualizazioaren normalizazioa eta indarkeria matxistaren forma berriak eratu izana eta alderdi politikoek feminismoarekin duten jokabidea salatu dituzte, besteak beste.
Ondoren, 19:00etan, Bargaztak talde feministak, 3Z jubilatuen taldeak, Zestoako Udalak eta Portale kultur elkarteak taldeak deituta, manifestazioa egin dute dozenaka lagunek. Plazatik abiatu dira horiek, Feminismoaren hariaz, emakumeen sarea ehuntzen lelodun pankartaren atzetik. Sare hori ehuntzen segitzeko deia egin dute antolatzaileek.
Hona hemen, Feminismotik (H)astea 3.0 deitu duten egitarauaren barruan Zestoako Emakumeak taldeak datozen egunetarako antolatu dituen hitzorduak.
Martxoak 9, asteazkena.
-18:00. Elkarrekin baserriko emakumeen bizitzak ezagutzen solasaldia, Hitzez baserriko emakumeen elkartekoekin. Portalen. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 16, asteazkena.
-18:00. Emakume helduen aurkako indarkeria gai hartuta hitzaldia, Oneka emakume pentsionisten elkartekoekin. Portalen. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 17, osteguna.
-18:30. Belarri bero, bai esan? web seriearen aurkezpena, Kultur Etxeko aretoan. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 18, ostirala.
-19:00. Luze edo motz bakarrizketa saioa, 19:00etan, Kultur Etxeko aretoan. Sarrera, 5 euro. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 24, osteguna.
-19:00. 39 lore liburuaren aurkezpena, Amancay Gaztañaga liburuaren egilearen eskutik. Portalen. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 30, asteazkena.
-18:30. Emakumeak Oholtzara-Gure bazterrak eta artista gonbidatua. Portalen. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.